Teknika eta gaia
- Teknika librea.
- Tamaina 60 x 50 cm baino handiagoa.
- Gaia: Plentzia.
- Pertsonako obra bakarra. Kolore bakarreko euskarri zurrunean aurkeztuko da.
- Plentziako edozein lekutan kokatu daitezke.
Zigilatzea eta izen ematea
- Egunean bertan Plentziako Udaletxean 09:00ak eta 10:00ak bitartean.
- Hainbat euskarri eraman daitezke lanerako baina ez dira onartuko zirriborroak, marrazkiak edo bestelako seinaleak euskarrien gainean.
Epaimahaia
- Arte plastikoekin lotutako pertsonek osatuko dute.
- Epaimahaia oinarriei buruzko edozein zalantza edo interpretazio argitzeko prest egongo da, bere irizpideak lehentasuna izanik
- Erabakiak ezingo dira apelatu eta sariren bat eman gabe utz daiteke.
Obrak aurkeztea
- Plentziako Udaletxean.
- Haurrak eta gazteak: 13:00tatik 14:00ak arte.
- Nagusiak: 17:00tatik 18:00ak arte.
- Partaide bakoitzak obrari prezioa jartzeko aukera izango du.
- Lana sinatu gabe egon behar da eta aurkeztean, fitxa ere aurkeztu behar da, beteta (lanak sinatuko dira sariak banatu eta gero)
Jabetza
- Saritutako obrak Udalaren jabetzapean geratuko dira, eta egoki deritzon moduan erabili edo erreproduzitu ahal izango ditu.
Erakusketa
- Obra guztiekin erakusketa bat egingo da Plentziako Udaletxean irailaren 17etik urriaren 15era.
Obrak itzultzea
- Erakusketaren azken egunetik aurrera (urriak 16).
- Obrak ez badira batzen lehiaketa amaitu eta 15 egunera, antolatzailearen esku geratuko dira.
- Antolakuntzak kontu handiz zainduko ditu obrak baina ez da kalte posibleen arduradun izango.
Oharrak
- Antolakuntzak oinarri hauetan arautu gabe dauden ekintzak abian jarri ahal izango ditu, hauen oinarrizko edukia aldatzen ez duten bitartean.
- Lehiaketan parte-hartzeak oinarri hauen onarpena dakar.
Sariak
Sari banaketa 19:00etan izango da Plentziako Udaletxean, lehiaketa egunean bertan.
- Nagusiak 800 euro
- Nagusiak 600 euro
- Nagusiak 400 euro
Plentziako autore onenari: 200 euro
- Haurrak: partaide guztientzako sariak egongo dira
- Gazteak 200 euro