Birziklatzeko puntu berri bi jarri dituzte Plentzian

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 4a, 13:25

Puntuetako bat udaletxearen sarreran egongo da.

Plentziako Udalak bi "puntu garbi" ezarri ditu hiribilduan, bata Goñi Portal kultur etxean eta bestea udaletxeko sarreran. Horren helburua da etxeko hainbat tresna batzea ondoren birziklatu ahal izateko.

"Puntu garbi" horietan honako material hauek utzi ahalko dira:

  • Idazteko materiala: boligrafoak, luma estilografikoak, arkatzak, fluoreszenteak, errotulatzaileak, markagailuak, zuzentzekoak (zintaduna, likidoa, boligrafo erakoa) (Ezin da bota: guraizeak, itsasgarriak, borragomak, erregelak, arkatzak).
  • Pilak.
  • Fluoreszentek eta bonbillak: deskargazko lanpara, kontsumo gutxiko bonbilla eta fluoreszenteak utzi daitezke (Ezin dira bota: Filamentuzko bonbillak eta halogenoak).
  • CDak eta DVDak.
  • Tinta-kartutxoak, toner-kartutxoak eta telefono mugikorrak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun