"Plasentzia 1577" herri-antzerkia

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 11a, 16:50

Plentziar askok parte hartu zuten antzerkian.

Orain dela 440 urte inguruko Plentziako bizimodua antzeztu dute hainbat herritarrek, plazan, gaurko plentziarren begien aurrean, joan den zapatuan, urriaren 7an. Musikaz eta dantzaz girotutako euskarazko herri-antzerkia Jokin de Pedrok idatzi du, eta, Alex Ygartuak, zuzendu. Balearik noiz helduko begira portuan edo tabernan dauden itsasgizonak edo arrantzaleak; sareak josten, eskabetxe-fabrikan beharrean eta umeak jagoten diharduten andrezkoak; balea bila joanda, Ternuan (Kanada) ezagututako hango jatorrizko herritarrak, eta eurakaz izandako hartu-emanak, "apaizac obeto" esamoldearen esangura gordea eta abarrak akordura ekarri zituzten plentziarrek, besteak beste. Herrian eta herriak sortutako herri-historiaren antzerki bizia taularatu dute: "Plasentzia 1577". Argazki-bilduma, berton:

Argazki-bilduma:

Argazkiak: HODEI TORRES / HIRUKA

1577 Plasentzia

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun