Plentziako Gabonetako ludotekarako izen-emate epea amaituko da barikuan

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 8a, 16:58

Oraindino denbora gelditzen den arren, Udalak Gabonetarako prestatu duen programan izena emateko azken eguna izango da azaroaren 10a. Horretarako, gura duenak Goñi Portalera hurbildu beharko da, egun hori baino lehen.

Gabonetako ludoteka programa 2013 eta 2004 urteen artean jaio diren neska-mutilentzat prestatuta dago, eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era artekoa izango da, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Plentziako eskolan. Denbora tarte horretan, etxeko txikienek askotariko jarduerez gozatzeko aukera izango dute; horien artean, nabarmentzekoa da Umeentzako Gabon Parkerako irteera berezia, abenduaren 28an. Horretara, 2004 eta 2011 urteen artean jaiotako neska-mutilak joan ahal izango dira. Ostera, gainontzeko adinetako umeek ipuin kontalariaz gozatzeko aukera izango dute. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun