Umeen Gabonetako Parkera joateko irteera egingo dute urte amaieran

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 23a, 10:02

Barakaldoko Umeen Gabonetako Parkera joateko irteera antolatu du Plentziako Udalak. Txangoa abenduaren 28an izango da, eta 2004 eta 2011 urteen artean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago. Horretara joan gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, abenduaren 1a baino lehen. Txangoaren egunean, irteera-ordua 10:00etan ipini dute, Plentziako Eskolan; itzulera, ostera, 18:00etan, Charterrean. Plentzian, Gorlizen edo Lemoizen erroldatutakoek 20 euro ordaindu beharko dituzte; gainerakoek, 25 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun