Nikolas Deunari gorazarre egingo diote bihar Plentzian

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 5a, 12:47

Bihar, eguaztenean, San Nikolas jaiak ospatuko dituzte Plentzia udalerrian. Hala, egun osoan zehar adin denentzako askotariko jarduerak egongo dira aukeran, 11:00etatik aurrera.

Egitaraua:

Abenduak 6, eguaztena:

  • 11:00 Txupinaren jaurtiketa eta kalejira txistulariakaz.
  • 12:00 Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua.
  • 12:30 Haurrentzako jolasak.
  • 13:30 Kantata horma-hobiaren ondoan eta kantujira-erromeria alde zaharretik.
  • 13:30 Herri-luntxa.
  • 18:00 San Nikolaseko II. Alardea.
  • 19:00 Txokolate-banaketa.
  • 19:30 DJ Markelin.
  • 21:00 Zezensuzkoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun