Bekaren helburua da idatzizko iturriak aztertzea bertan ageri den udalerriko toponimia jaso, sailkatu eta kokatzeko. Aurreikusitako iturriak dira agiriak, mapak, bibliografia eta bestelakoak. Ikerlariak edo ikerlari-taldeak 13.000 euroko udal-laguntza jasoko du, eta hiru epetan kobratuko da.
Ikerketa gauzatzeko epea zortzi hilabetekoa izango da. Baldintzen artean dago lanerako Euskaltzaindiak inplementatutako datu-basea erabili behar izatea. Modu berean, Euskara zinegotziak ikuskatuko du ikerketa.