Marrazki bizidunak izango dira Plentziako inauteri tematikoen protagonistak

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 20a, 16:23
Inauterien gaia marrazki bizidunak izango dira Plentzian, artxiboko irudia.

Marrazki bizidunetako askotariko pertsonaiez beteko da zapatuan Plentziako erdigunea. Izan ere, X. Inauteri Tematikoak ospatuko dituzte hiribilduan; egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako, 13:00etatik hasita.

Plentzia eta Gorlizko Kuadrillen Batzordeak antolatuta, X. Inauteri Tematikoak ospatuko dituzte zapatuan Plentzian. Aurtengo gaia marrazki bizidunak izango dira, eta lehenengo hitzordua 13:00etan jarri dute, poteo musikatua abiarazteko. Ondoren, 15:00etan, bazkaria egingo dute Jai Alain; tiketak Tsunami, Batela eta Bodegoi tabernetan erosi ahalko dira, 8 euroan. Ondoren, bingo musikatua eta kalejira abiatuko dute, 18:00etan, Eliz plazatik. 19:00etan, aldiz, elektrotxarangagaz kalerik kale ibiliko dira, Pirulitik abiatuta, Danontzat gaztetxera heldu arte. Bertan, jaia egingo dute, 23:30etik aurrera.

Kartela:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun