Bizkaia Goazen autobusa bisita daiteke Plentzian

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 28a, 16:37

Ontziola plaza, gaur. © BIZKAIBUS

Gaur goizaldean elurtea izan arren, Plentziako Ontziola plazara heldu da Bizkaia Goazen autobusa. Aldundiaren garraioak herritarrei informazioa eman eta horien ekarpenak jaso gura du. Arrastian, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Pertsonengandik "oso hurbil" egotea bilatzen du Aldundiak autobus ibiltari horren bitartez, eta, horregatik, herriz herri eta plazaz plaza daroate. Bertan, aurrez aurre azaltzen dute foru-erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuak zeintzuk diren eta egiten duten lana zein den. Modu berean, herritarren iradokizunak jasotzea ere bada helburu, eta bisitariek Aldundiaren zerbitzu eta informazioa ebaluatu ahalko dituzte.

Aipatu autobusak elementu bi ditu. Batetik, Bilboko Arte Ederren Museoko 40 artelanen kopien erakusketa eroaten ohi du,; gaur goizean ezin izan dute kanpoko aldean ipini, elurragatik. Bestetik, foodtruck-a dauka aldamenean, eta Bizkaiko produktuak dastatzera ematen dituzte. Gainera, autobusean hainbat talderentzako tailerrak egiten dituzte.

Ontziola plazaren argazki panoramikoa (© BIZKAIBUS)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun