Plentziako Udalak adierazi duenez, ez daukate filmari buruzko daturik, ez dakite zein den bere izenburua edo zuzendaria, ez eta zeintzuk diren aktoreak ezta zein den filmaren argumentua ere.
Bakarrik dakite zintak 45 minutu inguruko iraupena duela, nahiz eta itxuraz ez dagoen osorik, eta hiribilduaren inguruko hainbat tokitan grabatutako irudiak dauzkala, besteak beste, Butroeko gazteluan, Billano inguruan eta hango itsas-labarretan.
Hori dela eta, laguntza eskatu dute filmari buruzko datu gehiago eskuratzeko eta zein film den jakiteko. Interesatuek udala@plentzia.eus helbidera idatz dezakete hitzordu bat adostu eta filma ikusteko.