Kandela Egunaren seigarren edizioa ospatuko dute Plentzian

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 12a, 11:21

Kandela Eguna hartuko du Plentzia hiribilduko Jai Alai frontoiak.

Martxoaren 24an eta 25ean, Kandela Eguna hartuko du Plentzia hiribilduko Jai Alai frontoiak. Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko jaialdia da hori.

Zapatuan, Aldats elektro-txarangaren kalejiraz hasiko da jaia, 19.00etan, Batela tabernatik abiatuta. Martxoaren 25ean, ostera, 11:00etatik aurrera, umeentzako gazteluak ipiniko dituzte; 12:30ean, herri kirolak izango dira; 14:30ean, herri bazkaria egingo dute eta ostean, sorpresa bat. Arrastian jarraituko du jaiak Pancho mariatxiagaz; eta egun osoan zehar tonbola, txosna eta pintxoak egongo dira.

Sarrerak hurrengo herrietan erosi daitezke: Plentzian, Batela tabernan; Gorlizen, Tsunami tabernan; Urdulizen, Herriko Tabernan; eta Sopelan, Laiak tabernan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun