Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan hilaren 23an. Data hori aprobetxatuz, eta trena Plentziara lehenengo aldiz iritsi zen eguna gogoratzeko antolatutako ospakizunakaz jarraituz, Udalak "Lehen trena Plentziara" izeneko haur-liburua argitaratu du.
Apirilaren 21ean, zapatuan, aurkeztuko dute ipuina Goñi Portal kultur etxean, 11:30ean. Antonio de Benito idazleak sortu du lana, haur-literaturan aski ezaguna dena. Udalak azaldu duenez, aurkezpenera hurbiltzen diren haur denek kopia bana jasoko dute. "Gure asmo nagusia da irakurzaletasuna bultzatzea haurren artean eta, horretarako, hilaren 23tik aurrera ipuin hori dohainik banatuko da Plentziako eskolan eta herriko saltegietan".