Erakusketa apirilaren 9an zabaldu zen eta apirilaren 20ra arte egongo da ikusbide. Argazkiez gain, irakurketa txokoa ere egongo da, “gorputzen inguruko hausnarketak partekatzeko eta idazteko ere aukera izateko”. Ordutegia astelehenetik barikura izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arrastiko 16:00etatik 20:00etara. Aurkezpen ofiziala eguenean, apirilaren 12an egingo dute, arrastiko 19:00etan.