Polizia, intriga eta narratiba beltza generokoak izan behar dute ipuinek. Parte-hartzaileek adinez nagusiak izan beharko dute. Ipuinak originalak, argitaratu eta saritu gabeak izango dira. Idazleek modalitate bakoitzeko ipuin bakarra aurkeztu ahalko dute, gutxienez 1.000 berbakoa eta gehienez 3.000koa (titulua, aipamenak eta izenordea barne). Lanak ezizenez edo izenordez sinatuko dira. Tituluek eta izenordeek ipuinaren lehen orrialdean agertu beharko dute.
Ipuinak posta elektronikoz bidaliko dira, mezuaren gaian «Lanbro Beltza ipuin-lehiaketa» idatzita. Barnean word-formatuko dokumentu bi erantsiko dira: alde batetik ipuina, eta bestetik datuak. Irabazleak ekainaren 21ean eta 23an jakinaraziko dituzte, Plentziako Lanbro Beltza VI. Topaketan.
Modalitate bakoitzean epaileek bost ipuin hautatuko dituzte. Gaztelaniazkoan "Calibre 38" aldizkariaren webgunean argitaratzeko xedez; euskarazko modalitatean, aldiz, Plentziako Udalaren webgunean.