Plentziako Udalak antolatuta, Berdel Eguna egingo dute bihar, zapatuan, hiribilduko portuan. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, artisau-azokaren hasieragaz. Ordu eta erdi beranduago, aldiz, berdela dastatzeko aukera izango dute ospakizunera hurbilduko diren denek.
