Ibilgailu klasikoen XI. topaketa egingo dute Plentzian

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 15a, 09:25
Ibilgailu zaharrak ikusi ahal izango dira, artxiboko irudian.

Maiatzaren 27an, domekan, ibilgailu klasikoez beteko da Plentzia hiribildua. Goizeko 09:00etatik aurrera 25 urtetik gorako askotariko autoak eta motorrak ikusi ahal izango dira Ontziola plazan.

Egitaraua:

  • 09:30ean, parte-hartzaileen harrera eta ibilgailu klasikoen erakusketaren irekiera.
  • 12:00etatik 13:00etara, ibilbide bat inguruetatik.
  • 13:00etatik 15:00etara, ibilgailu klasikoen erakusketa.
  • 14:30ean, urrunetik etorritako ibilgailuentzat, ondoen daudenentzat eta zaharrenentzat sari banaketa. Ondoren luntxa eta 16:00etan erakusketaren amaiera.

Ibilbidea

Ontziola plaza, Ibiltoki, Portua, Charter, Paulina, Sagastikoetxes, Andraka, Astintzes, Basordas, Armintza, Lemoiz, Andrakas, Sagastikoetxes, Paulina, Gandias, Erribera eta Ontziola plaza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun