Udalak adierazi duenez, material horrek "kalkulatu ezinezko" balioa du, inguruko herrietako bizitzako eszenak jasotzen dituelako. Udalaren asmoa da irudiak baliagarri izan daitezela hainbat esparrutako ikerketa garatzeko, hala nola, etnografia, genero-azterketak eta antropologia. "Ikerketa bezain garrantzitsua da lagatako materiala kontserbatzea, horrelako pelikulak narriatu egiten direlako denboraren joanarekin eta obsoleszentzia teknologikoaren mende daudelako", iragarri dute arduradunek. Hala, film zinematografikoak digitalizatuko dituzte, etxean berriro ikusi ahal izateko.
Interesatuek 946 773 210 telefonora deitu edo udala@plentzia.eus helbidera idatzi dezakete.