Herritar askok sufre-hautsa botatzen du bide publikoan eta etxebizitzen inguruetan, txakurrek txizarik egin ez dezaten leku horietan. Horren aurrean, Udalak ohartarazi du sufrea sustantzia arriskutsua dela, osasuna kaltetu dezakeena arnastu, irentsi edo azalagaz ukitzen bada. Era berean, jakinarazi du ez dagoela frogatuta sufrea eraginkorra denik animaliek txizarik egin ez dezaten.
Horregatik denagatik, Udalak debekatu egin du produktu kimiko horiek bide publikoan botatzea. Era berean, gogoratu du txizen arazoa konpontzeko maskoten jabeak kontzientziatu beharra dagoela, ohitura higienikoak har ditzaten bide publikoan.