Oasiaren aurkezpena egingo dute 18:00etan eta, ondoren, loreak landatuko dituzte. Horren ostean, Txakinarto Kontsumo Taldearen eskumenez, mokadutxoak jan ahal izango dituzte bertaratuko diren denek. Ohar gisa, zikindu daitekeen arropa eta zapata erosoak eramateko aholkatu dute antolatzaileek.