Metro bateko sakonerako indusketa egin da kioskoa inguratzen zuen lorategian, eta zintarria eta perimetroko forja-itxitura erretiratu dira. Hainbat geruza isolatzaile ezarri dira (asfaltozko geruza eta ehun geotestila), eta hodiak kokatu dira urak komunetako hustubideetara bideratzeko. Azkenik, eremu guztia estali da (30 metro koadro inguru) akabera inprimatuagaz.
Gainera, komunetako sarreran Herreria Basterretxea Y Torrontegi SL enpresak ipini duen baranda berriak 1.943,26 euroko kostua izan du.