Udako jaiak 2018

Festa-girora txonbo egingo du Gatzamiñek

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 6a, 13:16

Askotariko jarduerak egongo dira egunotan: sardina-janak, besteak beste.

Askotariko jaiak hartzen ditu Plentziak udan, eta horien denen arteko lehenengoak Gatzamiñeko Kristobal Deunako festak izango dira.

Uztailak 6, barikua

  • 22:00 Txosnak zabalduko dituzte; eta Los Cuatro Jinetes taldearen kontzertua egongo da.

Uztailak 7, zapatua

  • 11:00 Txupinazoa.
  • 11:30 III. Familien arteko tortilla- eta entsalada-lehiaketa.
  • 13:30 Tortillen eta entsaladen aurkezpena.
  • 16:30 Familien arteko jolasak.
  • 18:30 Cuatro patas elkartearen txakur-erakusketa, Dogfrisbee eta tailerra.
  • 20:00 Tortillen eta entsaladen lehiaketaren sari-banaketa.
  • 20:30 Parrilada, prezio herrikoian.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Mexikan Guateke, txosnan. Mozorroa jantziz gero, saria egongo da.  

Uztailak 8, domeka

  • 11:00 Diana.
  • 12:00 Ur-jolasak.
  • 13:00 Igel-toka eta sjoel lehiaketak, txosnan.
  • 14:00 Paella herrikoia; bazkalostean, animazioa: bingoa eta dominoa.
  • 17:00 III. Mus-lehiaketa.
  • 17:00 Umeei begirako tailerra eta aurpegi-margoketa.
  • 19:00 Zumba-saioa.
  • 20:30 Mus-txapelketaren sari-banaketa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Uztailak 9, astelehena

  • 22:00 Zinema emanaldia eta txokolate-edana, landan.

Uztailak 10, martitzena

  • 11:00 Diana.
  • 11:30 Kristobal Deunari agurra eta lore-eskaintza.
  • 12:15 Jubilatuentzako luncha.
  • 19:00 Dantzak, Itxas Eder taldeagaz.
  • 20:00 Kantagunea.
  • 20:00 Sardina-jana.
  • 21:00 Disko-festa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:15 Jaien amaierako traka. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun