Sankristobalen ostean, Karmen eta Madalena jaiei helduko diete plentziarrek. Izan ere, karmenak uztailaren 14tik 16ra izango dira; madalenak, berriz, hurrengo aste-akabuan, uztailaren 21etik 23ra. Hala, eguraldiaz eta konpainia ezin hobeaz gozatzeko aukerarik ez da faltako egunotan hiribilduan, bertokoen zien etorriko direnen gozamenerako hamaika ekitaldi egongo dira, han eta hemen, berbarako gastronomia-txapelketak, sardina-janak, zezensuzkoak, kontzertuak, umeei begirako jolasak, dantzaldiak eta erromeriak. Horiez denez gainera, plentziarrek hitzordu garrantzitsua izango dute uztailaren 16an, astelehenean, orduan egingo baitute Karmengo Ama Birjinari gorazarre egiteko itsas prozesioa, itsasadarrean gora. Horretan parte hartu gura duten denek ontzien izen-ematea egin beharko dute, Plentziako turismo-bulegoan, uztailaren 9a baino lehenago, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: izen-ematearen orria (udal-webgunean lor daiteke), nabigazio-ziurtagiria eta erantzukizun zibilaren aseguruaren ordainketa eguneratua. Udalak jakinarazi duenez, 40 ontzi baimenduko dituzte, gehienez; gainerakoek ezin izango dute parte hartu.
Karmenez gozatu ostean, hirugarren aste-akabuz jarraian, berriro ere festetako arropa jantzi eta madalenetan murgilduko dira plentziarrak. Hala, beste hiru egunean askotariko hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute auzokoek, baita kanpotik etorriko direnek ere. Lehenengo egunean, berbarako reggae-musika izango da nagusi, eta, domekan, aldiz, oso ezagunak diren koktelak dastatu ahal izango dira, besteak beste.
Karmenak
Uztailak 14, zapatua
- 10:00 Marmitakoen lehiaketa.
- 13:00 Suziria botatzea.
- 13:00 Itsas karrozak.
- 13:30 Marmitakoen aurkezpena.
- 14:00 Sari-banaketa.
- 16:00 Itsasontzi klasikoen topaketa eta badiara irteera.
- 18:00 XI. Karmengo Ama - II. Emilio Laka Beteranoen estropada.
- 20:00 Sardina-jana.
- 22:00 Kontzertua.
Uztailak 15, domeka
- 10:00 Diana, txistulariakaz.
- 11:00 Artisautza-azoka.
- 12:00 Heriotza bako korrokoien arrantza-lehiaketa.
- 12:00 Itsas jantzi tradizionalen lehiaketa.
- 18:00 Ur-jolasak.
- 19:30 Kantujira, portuko plazatik abiatuta.
- 20:00 Gazteei begirako kontzertua.
- 22:00 Zezensuzkoa.
Uztailak 16, astelehena
- 10:00 Diana, txistulariakaz.
- 13:00 Altxorraren bila, itsasadarretik.
- 18:30 Karmengo Ama Birjinaren ohorezko meza.
- 19:00 Karmengo Ama Birjinaren jaitsiera, elizatik itsasontzira, eta prozesioa.
- 20:30 Karmengo Ama Birjinaren omenezko aurreskua, Plentziako Itxas-Eder taldearen eskumenez.
- 22:00 Zezensuzkoa, eta jaien amaiera.
Madalenak
Uztailak 21, zapatua
- 11:00 Umeentzako parkea.
- 12:00 Suziria botatzea, madalentxuen eskutik.
- 12:00 Euskal Herriko Sound System topaketa.
- 17:00 Reggae-topaketa, plazatxoan.
- 18:00 Madalenetako esku-pilota txapelketa.
- 19:00 Reggae-topaketa, Antonio Cuesta plazan.
- 21:00 Reggae-topaketa, Eleiz enparantzan.
- 22:30 Zezensuzkoa.
- 23:00 Reggae-topaketa, Ontziola plazan.
Uztailak 22, domeka
- 11:00 Artisautza-azoka.
- 11:30 Madalentxu eta Udalbatzaren kontzentrazioa, Ontziola plazan, Eleiz enparantzara igotzeko.
- 12:00 Meza eta aurreskua, Plentziako patroiaren omenez.
- 13:00 Musika Bandaren kontzertua, Ontziola plazan.
- 14:00 Koktela, trikitiak eta fanfarriak lagun.
- 19:00 Disko-festa, Oihan Vegagaz.
- 20:00 Kantujira, Eleiz enparantzatik.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 22:30 Fitoren omenezko kontzertua.
Uztailak 23, astelehena
- 18:00-20:00 Haurrentzako jolasak, Isuskitzan.
- 20:00 Herri-luncha.