Udako jaiak 2018

Euskal Herriko Sound System Eguna egingo dute Plentziako Madalena jaietan

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 13a, 12:55

Jamaikako sound system jaialdiak oinarri hartuta, Euskal Herriko sound system desberdinek Plentziako herria hartuko dute musika topaketa honetan, uztailaren 21ean, zapatuan. Plentzian bertan sortutako proiektu musikala da.

Egitaraua

Uztailak 21, zapatua

  • 18:00 King Burning Sound System, Piruli plazatxoan.
  • 20:00 Aiaraldeko Sound System, Uriolako plazan.
  • 22:00 Watts Attack Sound System, eliza aurreko plazan.
  • 00:00 Thunder Clap Sound System, Ontziola plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun