Izan ere, zoritxarrez, azken urteotan Plentzian eskarmentua izan dute sexu-erasoakaz. Berbarako, Haizea Agiriano Berdintasun zinegotziak gogorarazi duenez, "2016ko Sanantolinetan bereak egiten egondako erasotzailea daborduko kartzelan dago, bere kontra sarturiko salaketaren ondorioz".
Agirianok azpimarratu du barikuko elkarretaratzea deitu aurretik erasoak pairatu dituzten neskakaz kontatu dutela ekimena antolatzeko. Hala, protestak bestelako goiburuak ere erabiliko ditu, hala nola, "zuokaz gaude", "madalenata libre", "santolinetan aske" eta "sexua gozatzeko da", besteak beste.
Bestalde, Udala, jai-batzorde, Sorginen Alabak eta Araldi kultur elkartea antolatzaileez gainera, dezente izan dira aldarrikapenari atxikimendua erakutsi dioten taldeak: Ongi Etorri Errefuxiatuak, Plentzia Kantagune, Plentzia Piraguismo Taldea, Plentzia Kirol Elkartea, Arkote arraun-taldea, Kakarraldo Rugby Taldea Plentzia IGE, Kandelaria kultur elkartea, Itxas-Eder dantza-taldea, Plentziaclassic, Danontzat gaztetxea eta Arkote Beteranoak.
Ekimenaren kartela