Kaskagorri konpartsak Danontzat gaztetxea okupatu du

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 25a, 18:04

Laugarren urtez, Kaskagorri Bilboko gazte-konpartsak okupatu egin du Plentzia eta Gorlizko Danontzat gaztetxea. Konpartsakideek azaldu dutenez, “oso gustura” sentitzen dira bertan urtero-urtero egiten dieten harreragaz. Hiru egunetan, Aste Nagusiko txosnako panelak auzolanean margotuko dituzte, ondo pasatzeaz gainera.

Kaskagorriko kideek eskertu dituzte Danontzat gaztetxeak emandako erraztasunak, eta deia egin diete gazte denei hurreratzeko, "gugaz Aste Nagusia koloreztatzera" eta "jai herrikoi, parte-hartzaile eta parekideak sustatzeko".

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun