Historia  Plentzia 2018-08-20 10:40

Bizkaiko autobus bidezko garraioaren historia gogoan hartuko dute Plentzian

"Bizkaiko autobus bidezko garraio publikoaren historia" erakusketa ikusbide egongo da Plentziako Goñi Portal Kultur Etxean irailaren 3tik 16ra. XIX. mende amaierako diligentzietatik abiatuta, garraiobide horren bilakabide osoa gogoratzeko aukera emango du ekimenak.

Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara eta arrastiko 16:30etik 20:00etara zabalik egongo da erakusketa, ikus-entzunezko euskarrian Bizkaian autobusak izandako bilakabidea azaltzen duena. Gainera, irailaren 13an gaiaren gaineko berbaldia eskainiko du, 19:00etatik aurrera, Miguel Martín Zurimendik, "De la diligencia al Bizkaibus" liburuaren egileak.

Ogibidez medikua da Martín Zurimendi; garraioaren historia ikertzea da haren zaletasun handia, eta hura da erakusketaren sortzailea. Plentzia Classic elkartearen eskutik ailegatu da bertora.

2018/09/03 - 2018/09/16

Goñi Portal kultur etxea | Plentzia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa