Udako jaiak 2018

Bihar hasiko dira Sanantolinak Plentzian, Madalentxu eta Antolintxuren eskutik

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 28a, 09:00

Abuztuaren 29an hasiko dira sanantolinak, Madalentxuri eta Antolintxuri ondoetorria eginez. Joan den zapatuan aurkeztu zituzten herri-bozketaz aukeratutako pertsonaia horiek. Irailaren 3ra arte iraungo dute jaiek.

Ohitura handiko jarduerak izango dira hiribilduko festetan; berbarako, zezensuzkoa egunero aterako dute Ontziola plazara, neska-mutilen gozamenerako; Erromeria Zuria eguaztenean egingo dute, zahagi-dantza eta Itxas Eder dantza-taldearen erakustaldia legez; pala motzeko txapelketa eguaztenean hasi eta zapatuan amaituko da; playback-lehiaketak eguen eta barikuan izango dira; marmitakoen txapelketaz barikuan gozatu ahal izango da; Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka eta Euskal Jantzien Lehiaketa ere antolatuko dituzte, aurton, zapatuan; eta Plentzia Kantari domekan izango da.

Koktel-txapelketa

Plentzian ospe handia dauka tabernen jaietako koktel-sorkuntzak. Aurten ere, dastatu ahal izango dira edarien nahasketa gozoenak sanantolinetan. Irailaren 2an izango da hitzordua, domekan, 14:00etatik aurrera. Aurretik ere, madalenetan egin zuten lehiaketa, uztailaren 22an.

Egitaraua, osorik

Abuztuak 29, eguaztena

  • 14:00    Gazte-bazkaria, Ontziola plazan.
  • 17:30    Txistulariek harrera egingo diete Madalentxuri eta Antolintxuri, Ontziola plazan.
  • 18:00    Txupinazoa.
  • 18:00    Dultzaineroen igoera, Andra Mariraino, eta, bertan, aurreskua eta zahagi-dantza.
  • 18:30    XXIII. Pala Motzeko Txapelketaren 1. finalaurrekoa, Jai Alai pilotalekuan.
  • 20:00    Dantza-saioa, Itxas Eder taldearena, Ontziola plazan.
  • 22:00    Zezensuzkoa, Ontziola plazan.
  • 23:00    Erromeria Zuria, Ontziola plazan.  

Abuztuak 30, eguena

  • 10:00    Diana.
  • 11:00    Puzgarriak, Ontziola plazan, 14:30ak arte.
  • 18:00    Herri-kirolak, Ontziola plazan.
  • 18:30    XXIII. Pala Motzeko Txapelketaren 2. finalaurrekoa, Jai Alai pilotalekuan.
  • 21:30    Zezensuzkoa, Ontziola plazan.
  • 22:15    Helduen playback-txapelketa, Ontziola plazan.

Abuztuak 31, barikua

  • 10:00    Diana.
  • 10:00    Plentziako 48. Marmitako Txapelketan izen-ematea, Ontziola plazan, 11:30ak arte.
  • 11:00    Umeen olinpiadak, Ontziola plazan.
  • 13:30    Marmiten aurkezpena, Ontziola plazan, 14:00ak arte.
  • 17:00    Marmitako-txapelketaren sari-banaketa, Ontziola plazan.
  • 18:30  Umeen playback-lehiaketa, Ontziola plazan.
  • 22:00    Zezensuzkoa, Ontziola plazan.
  • 22:30    Musika-gaua: erromeria eta bertoko musika-taldeen kontzertua, Ontziola plazan.  

Irailak 1, zapatua

  • 09:00    Eskualdeko Nekazaritza eta Abeltzaintzaren 126. Azoka, Ontziola plazan.
  • 10:00    Diana.
  • 12:00    Euskal Jantzi Tradizionalen Erakustaldia. Madalentxuk, Antolintxuk, Madalentxu Txikik eta Antolintxu Txikik gerrikoak eta buruzapiak banatuko dituzte, janzkera ona aitortzeko.
  • 16:00    Artisautza-azoka, Ontziola plazan.
  • 17:30    IV. San Antolin bertso-jaialdia, Ontziola plazan; bertsolariak: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Aitor Sarriegi eta Xabat Galletebeitia.
  • 19:00    Helduen mozorro-lehiaketa, Ontziola plazan.
  • 21:30    Bakarrizketa-gaua, Eleiz plazan.
  • 22:00    Zezensuzkoa, Ontziola plazan.
  • 22:00    XXIII. Pala Motzeko Txapelketaren finala, Jai Alai pilotalekuan.
  • 00:00    DJ Markelin.

Irailak 2, domeka

  • 10:00    Diana.
  • 10:00    Plentzia La Gallarda I. Familien arteko Herri Krosa, Plazatxotik.
  • 11:30    Madalentxu eta Antolintxu Udalbatzagaz elkartuko dira Ontziola plazan, Eleiz plazara igotzeko.
  • 12:00    Meza nagusia, San Antolinen omenez, eta aurreskua.
  • 13:00    Udal Musika Bandaren emanaldia.
  • 14:00    Koktel-txapelketa, fanfarreak eta trikitilariek alaituta.
  • 18:00    Txrrindularitza-jolasak, Hondarmendi TKK elkarteagaz, Azurtegiondon.
  • 20:00    IX. Plentzia Kantari. Kantu-jira, Plentzia Kantagunegaz, Plazatxotik Eleiz plazaraino, kalez kale.
  • 22:00    Zezensuzkoa.
  • 23:00    Plentzia Kantagunek antolatutako erromeria Eleiz plazan.
  • 23:00    Erromeria Ontziola plazan.

Irailak 3, astelehena

  • 10:00    Diana.
  • 10:00    Heriotza bako korrokoi-arrantza, Ontziola plazan; izen-ematea, udaletxean.
  • 10:00    Tortilla-lehiaketa, umeentzat, Ontziola plazan; izen-ematea, udaletxean.
  • 10:00    Entsalada-txapelketa, umeentzat, Ontziola plazan; izen-ematea, udaletxean.
  • 13:30    Korrokoi-arrantzaren, tortillen eta entsaladen lehiaketen sari-banaketa, Ontziola plazan.
  • 17:30    Umeen eta familien mozorro-lehiaketa, Ontziola plazan. Ondoren, mozorroen sari-banaketa eta Urrezko Abarkak saria ematea; Madalentxu eta Antolintxuren agur-kalejira egin ondoren biak joango dira itsasadarrean barrena; hala amaituko dira jaiak, zezensuzkoaren entzierroaz.
  • 00:00    Gazte-olinpiadak, Ontziola plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun