Plentziako udal ikastaroetan izena eman daiteke daborduko

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 5a, 11:49
Sormen idazketa lantzeko tailerra dago aukeran, besteak beste.

Ikasturte berrirako askotariko tailerrak antolatu ditu aurten Plentziako Udalak. Helduentzako eta umeentzako eskaintza egingo dute; hala, interesa dutenek proposatutako ikastaroren batean izena eman dezakete daborduko, hilaren 14a baino lehen.

Ikastaroetan izena eman gura dutenek Goñi Portal kultur etxera hurbildu beharko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun