Salaketaren ondorioz, Bizkaiko Lurralde Fiskaltzak ikerketa-eginbideak zabaldu ditu ustezko delitu ekonomiko batengatik; hain zuzen, "ostalarien terrazak eta jabari publikoa okupatzeagatik duen gatazkaren ondorioz". Izan ere, Idependenteak taldearen arabera, "hiribilduko ostalaritza-establezimenduen %50ak ordaintzen du Udalak agindu beharko lukeen bide publikoa okupatzeko lizentzia".
Plentziako EH Bilduk babes osoa adierazi dio alkateari eta Udal-gobernuak herrian egiten dabilen "ereduzko kudeaketa" txalotu du. "Plentziako Independenteek marra gorri bat gurutzatu dutela uste dugu, alkatea bere postutik kentzeko eta Gobernu Taldearen izena zikintzeko helburu argiagaz", azaldu dutenez. "Udalerriarentzat proposamen zehatzak aurkeztu barik jarraitzeaz gainera, joko zikinaren muga gainditu dute eta arrangurak bultzatuta Plentziako sare asoziatiboa erabiltzen jarraitzen du xede bakarragaz", leporatu dio EH Bilduk Plentziako Independenteak alderdiari.