3 eta 7 urte bitarteko neska-mutilek (gurasoek lagundurik esperientzia hobetzeko) trebetasun, abilezia, memoria eta sormen probak gainditu beharko dituzte hamaika geltokietako bakoitzean. Hori dena alderdi didaktikoa ahaztu barik, jokoak aurrera egin ahala aukera izango dute garraiobide horren pasarte historiko batzuk ezagutzeko.
Aplikazioa sakelakoetan edo tabletetan deskargatu ahal izango da, iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioetan. Horretarako, telefonoko app-dendan sartu eta "125 Ferrocarril Plentzia" izena daraman aplikazioa deskargatu beharko da.
Plentziako OvejaCreativa enpresak diseinatu eta garatu du aplikazio hori.