Goñi Portaleko ordutegia hurrengoa da: astelehenetik barikura 11:00etatik 13:00a arte eta 16:30etik 20:00ak arte.
Abenduaren 31 arte erabili daitezke gonbidapenak.
Bilboko Guggenheim museora joateko hainbat gonbidapen eman dizkio auzokide batek Plentziako Udalari. Hala, Gobernu-taldeak horiek eskuratzeko aukera zabaldu die herritar denei. Horretarako, interesatuek Goñi Portalera hurbildu baino ez dute behar izango, bertako langileei hurrengoa esanez: "Plentzia eta Kultura bat".
Goñi Portaleko ordutegia hurrengoa da: astelehenetik barikura 11:00etatik 13:00a arte eta 16:30etik 20:00ak arte.
Abenduaren 31 arte erabili daitezke gonbidapenak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!