2001. urtean erosi zuen Udalak 560 metro koadroko baserria, 96.161 euroren truke, eraikina birmoldatuz herritarren kultur-beharrak bertan aseko zirelakoan. Alabaina, mugikortasun urriko pertsonengan ez zuten arretarik jarri, solairu batetik bestera igarotzeko aukerarik ez baitute.
Arazoagaz amaitu guran, udal-iturriek iragarri dute Omega Urban Bizkaia Service enpresak egingo dituela eraikuntza-lanak uda heldu baino lehen, hiru hilabetean. Hala ere, konpromiso berbera hartu zuen Udalak 2017. urtean eta ez zuen esandakoa bete.