Bide bi irekiko dituzte aurtengo udan, Aitor Etxebarria Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak azaldu duenez, “zirkulazioa bermatzea” helburu: “Erabiltzaileen segurtasuna hobetu egingo da ere”.
Bigarren neurria 2020. urtean gauzatuko du Jaurlaritzak. Amarratze-lekuak 177 izatetik 357 izatera pasatuko dira, eta itsasadarreko pasealekuko itsasertzean eraikiko dituzte, eskumako aldean, hain zuzen ere. Garraiobideek bost eta zortzi metroko luzera izan beharko dute bertan amarratu ahal izateko.
Bestalde, Etxebarriak azaldu du baimenik ez duten ontziak ez direla onartuko itsadarrean: “Titulu ofiziala eduki beharko dute bertan amarratzen duten itsasontzien jabeek”.