Besteak beste, zinegotzi delegatuen ordainsariak legez kanpokoak izatea, hainbat lokaletan jarduera baimena ez edukitzea edo zenbait gune publikoren kudeaketa irregularra egitea leporatu die EH Bilduk talde biei. Hamar dira aipatu dituen gaiak, “datu ofizialen emaitza”.
Horrez gain, 2012 eta 2018 bitartean EAJk eta IPk onetsitako zenbait planen aurka egin dute ere: “Egiaztatu da bi talde horiek onartutako planak hirigune historikoaren eraikin askotan eragiten duten akats larriak dituela. Gainera, Udalak milaka euro inbertitu behar izan ditu hutsune horiek konpontzeko eta epai judiziala betearazteko”.
“Horietako hainbat arazok konpondu gabe jarraitzen dute eta batzuek, azken emaitza zein izango zain, Plentziako Udala porrotera eraman dezakete”, adierazi du EH Bildu Plentziak.
Sare sozialen bidez azaldu dutenez, Plentziako etxeetara bidaliko dute liburua, eta euskarri digitalean irakurtzeko aukera ere badago hemen.