80ko hamarkadan ekin zioten udalerriko kaleen izenak aldatzeari. 2008an, beste pauso bat eman zuen Udalak, 1937an Rafael Melique eta Ramon Bilbao fusilatuak izan ziren plentziarren memoria aldarrikatu baitzuten. Andres Gangoitiri, espetxean hildako preso plentziarrari ere omenaldia egin zioten.
Orduan hasitako bideari eutsi gura diote 2019an, eta hiru pertsona identifikatu dituzte daborduko, frankismo garaian jaso zuten domina kentzeko. José Olano Rodriguez Plentziako alkatea izandakoa aldizka 1912 eta 1954 bitartean, Fernando de Ibarra y López de Doriga, Bizkaiko Foru Aldundiko presidentea 1967 eta 1969 bitartean eta José Daniel Lacalle Larraga, Aire ministroa Francoren gobernuan 1962 eta 1969 bitartean.