Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dituzte parte hartzaileek, edozein hizkuntzatan. Gainera, Plentziakoak ez direnek hartu ahalko dute parte. Polizi-filma, neo-noirra, terrorea, komedia beltza, suspentsea eta thrillerra dira aintzat hartuko diren gaiak.
Lehentasuna izango dute, besteak beste, kontraste handiko sekuentziek, politika eta gizartearen ikuspegi kritikoa duten lanek eta “giro ilun eta zapaltzailean” girotutako istorioek. Bestalde, Movibeta eta Festhome plataformen bidez inskribatu ahal dira parte hartzaileak, eta bertan eskatzen den dokumentazioa bete behar dute lehenik.
Hogei minutu iraun behar dute lanek gehienez, kredituak barne. Sariei dagokienez, epaimahaiaren sariak 2.000 euro jasoko ditu, Euskal film laburrik onenak 1.000 euro eta publikoaren sariak 800 euro.
Maiatzaren 3an amaitzen da izena emateko epea. Informazio gehiago hemen.