Ertzaintzak zabaldu duenez, emakumeak ihes egiten saiatu zen, baina bere bikotekidea zenak berriro heldu eta bi zaplazteko eman zizkion emakumeari. Salaketaren arabera, gainera, gizonezkoak beste hainbatetan iraindu du biktima.
Jazoera horien aurrean, ertzainek 37 urteko ustezko erasotzailea atxilotu dute genero-indarkeria egotzita. Epailearen esku utzi dute gaur.