Tokiko merkataritza sustatzeko mapa interaktiboa ipini du martxan Plentziako Udalak

Iker Rincon Moreno 2019ko eka. 17a, 10:31

Plentziako ostalaritza, komertzio eta herriko eragileak ahalduntzeko tresna berria argitaratu du Plentziako Udalak. Biziplentzia izena duen webgune horren beste helburu bat da merkataritza-gune handien aurrean tokiko garapena bultzatzea, arduradunek azaldu dutenez.

Mapa interaktibo horren funtzionamendu onerako, "ezinbestekoa" izango da udalerriko ostalarien, komertzioen eta eragileen elkarrekintza, eurak izango baitira mapa edukiz beteko dutenak.

Tokiko komertzioen garapena bultzatzeko asmoz, erreminta berri hori garatzeaz gainera, beste hainbat neurri sustatu ditu Plentziako Udalak, hala nola ostalaritza eta komertzioen panelak eta mapak berriztu; eta herrian kontsumitzeko kotoi organikoz egindako poltsak eta ur pitxerrak banatu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun