Udako jaiak 2019

Udari hasiera emango diote Gatzamiñen San Kristobal jaiek

Erredakzioa 2019ko uzt. 5a, 12:37

Itxas Eder dantza-taldeak emanaldia egingo du San Kristobal egunean, uztailaren 10ean. HODEI TORRES

Iruñean baileuden, uztailaren 6 eta 7ko aste-akabua aukeratu dute Plentziako Gatzamiñe auzoan San Kristobalen omenezko jaiak hasteko.

Festen hasiera San Kristobal egunaren aurreko aste-akabuan egitea erabaki dute Gatzamiñeko jaien antolatzaileek. Honenbestez, giro apartean igarotzeko egun bi izango dira uztailaren 6a eta 7a, gastronomiaren protagonismo handiagaz eta globo aerostatikoan igotzeko aukera eta guzti. Martitzenean eta eguaztenean bueltatuko dira jaiak. Santuaren omenezko eguna, eguaztena, bereziki mamitsua izango da; azpimarratzekoa da, besteak beste, iluntzean egingo den Got Talent Gatzamiñe saioa, norberak barruan daroan artista plazaratzeko aukera emango duena, hain zuzen ere.

Gatzamiñeko jaien egitarauen berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun