Udako jaiak 2019

Plentziako Madalenak ere ate-joka

Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 08:00

Karmenen ostean arnasarako ia astirik gabe, badatoz Plentziara Madalena jaiak. Aurten lau egunekoa izango da egitaraua, uztailaren 20an (zapatua) hasita.

Eguerdian, suziria bota bezain laster, triki-poteoa egingo dute Madalentxuakaz, eta arrastian Euskal Herriko Sound System Topaketa egingo dute bigarren aldiz. Domekan gastronomia izango da nagusi, paella-txapelketa antolatuko dute eta. Horrez gainera, dantza-erakustaldia izango da Plazatxoan, eta arrastian kantu-jira egingo dute Alde Zaharrean barrena.

Uztailaren 22a da santuaren eguna, eta honenbestez meza egingo dute eguerdian, Madalentxuen eta Udalbatzaren elkarretaratzearen ostean, eta herriko banderari omenaldia egin baino lehen. Arrastian, Oihan Vega izango da giroa pizteko arduraduna, disko-festa gidatuz.

Plentziako Madalena jaien egitarauaren berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun