Uztailaren 31n (eguaztena) San Inazio eguna ospatuko dute Plentziako Santa Maria Magdalena eliza aurreko plazan. Txupinazoa 11:00etan botako dute, eta ordubete geroago Itxas Eder dantza-taldearen emanaldia hasiko da. 13:00etan, berriz, eliza barrura sartu eta meza egingo dute Bizkaiko patroiaren ohorez. Arratsaldeko 18:00etan itzuliko da festa plazara, umeentzako jolasak egingo baitituzte ordu horretan. Iluntzea hurbildu ahala, 20:30ean zehazki, disko-festa hasiko da. Gaueko 23:00ak arte iraungo du musikak, edo hala dio behintzat egitarau ofizialak; gero, gerokoak. Hori bai, gaueko 22:00etan etentxoa egingo du musikak, ume eta ez hain umeek zezensuzkoagaz goza dezaten Azurtegiondon.
Plentziako San Inazio eguneko egitarauaren berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!
Android sistemarako:
https://play.google.com/store/apps/details?id=acvmultimedia.hiruka&rdid=acvmultimedia.hiruka