Plentziako San Antolin jaietan hainbat lagunek jipoitu zutela salatu du 23 urteko gazte batek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den martitzenean izan zen erasoa, goizaldeko 05:00ak aldera.
Biktima Plentziako Geltoki kalean zegoen hainbat pertsona gerturatu zitzaizkionean; segituan hura jipoitu eta telefono mugikorra lapurtu zioten, salaketaren arabera. Biktimak ez zuen osasun-arretarik hartu behar izan eta segituan salaketa ipini zuen Ertzain-etxean.