Plentziako Udalak jakinarazi duenez, Haurreskolako matrikulazio epea zabalik dago, urriaren 9ra arte. Hala, izena ematen dutenek haurrak abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko aukera izango dute.
Hala ere, eta plazak libreak gelditzen badira, urte osoan zehar egongo da matrikulatzeko aukera.
Informazio gehiago gura dutenek Haurreskolara (Genaro Urrutia kaleko 3. zenbakia) gerturatu edo 946 774 367 telefono zenbakira dei dezakete, 07:30etik 17:00etara bitartean.