Gehiegizko ustiaketa, kutsadura, klima-aldaketa... Munduko itsasoen osasuna kolokan ipin dezaketen hainbat faktore dago, eta horiei aurre egiteko ezinbestekoa da ikerketa-lana. Ionan Marigomezek Legebiltzarrean azaldu zuenez, Plentziako Itsas Estazioan egiten den ikerkuntza bat dator Nazio Batuen Erakundeak ezarritako helburuakaz, eta itsasoen azterketa hainbat ikuspuntutatik egiten du: ingurumen-toxikologia, itsas ekologia eta itsas bioteknologia, ingurumenaren behatoki globala...
2013 eta 1028 bitartean urtero 30 artikulu kaleratu dituzte zientzia-aldizkarietan, hau da, gutxi gorabehera bi astean behin bat, eta kanpo-finantzazioaren bidez hiru milioi euro eskuratu dituzte ikerketa-proiektuetarako. Gainera, hiru master ematen dituzte euren egoitzan.
EHUk jakinarazi duenez, Marigomezek poza agertu zuen Itsas Estazioaren jarduera, "hein batean ezezaguna", Eusko Legebiltzarrean azaldu ahal izateagatik. Hala ere, erakundeak dituen gabeziak ere utzi gura izan zituen agerian, teknikari-falta eta epe luzerako estrategietarako finantzazioa lortu beharra, esate baterako.