"Premiazko egoeragatik", Lehen mailako 3 igeltsero ofizial 6 hilabeterako kontratatzeko prozesua abiatu du Plentziako Udalak. Derrigorrezkoa da Lehenengo mailako Lanbide Heziketako (edo horren baliokidea) gutxieneko titulu akademikoa izatea. Gainera, derrigorrez izan beharko da B gidabaimena eta B1 Euskara eskakizuna eta lan postua akreditatutako esperientzia.
Interesatuek alta emanda egon behar dute Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) "lan-eskatzaile" bezala, eta derrigorrezkoa da "igeltsero lehen mailako ofiziala" aukera hautatuta izatea "Eskatutako Lanpostuen" atalean. Nola presazkoa den aukeraketa egitea, profil egokiak jasotzen diren momentuan, itxi egingo da eskaintza.