Metro geltokiaren irteeran dagoen zubiak XIX. mendeko eta XX. mende hasierako Plentzia zuri beltzean irudikatzen duten dozenaka argazki ditu; azkenaldian, pintadak ikus zitezkeen horietako askotan, hala, Udalak horiek garbitu ditu egunotan, EH Bilduk irailean eskaera hori egin ondoren. Horretarako, 3.000 euro bideratu dituzte udal-arduradunek 2010. urtean panelak instalatzeaz arduratu zen enpresa berdina kontratatzeko. Enpresa horrek, kalteak jaso zituzten 16 tauletatik 10 aldatu eta irudi berriak ipini ditu.
— David Crestelo (@krextelius) December 14, 2019
Eguraldiak laguntzen duen heinean, aste honetan zehar gainerako 6 taula inprimatuen konponketa lanak egingo dira, "garbiketarako produktu berezi bat aplikatu behar baita panelen gainazala kaltetu ez dadin".