Retina Bizkaia Begisare elkarteak antolatu du Descubre la baja visión erakusketa, Plentziako Udalaren laguntzagaz. Goñi Portalen egongo da ikusgai, otsailaren 17tik 28ra bitartean, bisitariek irudien bidez ikusmen urritasuna zer den eta sintoma desberdinak ezagutzeko. Erakusketa hamabi roll up eta Begisareren sentsibilizazio kanpaina osatzen duten animazio spotak emango dituen pantaila bategaz osatuta dago. Eta mugikorrean deskarga daitekeen “Ikusmen urria dut” izeneko app bategaz biribilduta dago.
Erakusketa hori Bilbotik atera eta Bizkaiko herri batean martxan jartzen den lehen aldia da. Inauguratu zenetik, Bizkaiko hiriburuko sei gizarte etxe, Bizkaia Aretoa eta Erriberako Merkatuko, Zabalguneko Merkatuko eta Zubiarte merkataritza zentroko erakusketa guneetan egon da ikusgai. Begisarek beste herri batzuk lekukoa hartzera eta Plentziako pausoak jarraitzera animatzen ditu, erakusketa didaktiko eta solidario hori euren kultur eta gizarte zentroetara eramatera animatuz.