Erakusketaren bidez bultzatu gura dute hainbat artistek egindako margolan- edo argazki-lanen erakustaldi kolektiboa, emakumea gai nagusitzat hartuta. Horren helburua da sormena bultzatzea, "sexu arrazoiengatik sortzen den bazterketari lotutako kontzeptu eta estereotipoak aldatu edo horien gaineko gogoetei bide eman gura diote sormena landuz", udal-iturriek azaldu duten legez, "parte-hartzearen eremu horren bitartez, hausnarketa, elkarrizketa eta adierazpena" sustatzeko.
Artelanok aurkezteko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik. Parte hartzen duen artista bakoitzak, gehienez ere, modalitate bakoitzeko bi artelan aurkeztu ahal izango ditu, kontuan hartuta lehiaketak hiru modalitate hartuko dituela: Margolaritza, Marrazkilaritza eta Argazkilaritza. Parte hartzen duten lanak 2020ko martxoaren 5etik 27ra bitartean egongo dira ikusgai, Plentziako Goñi Portaleko erakusketa-aretoan; eta erakusketa bukatu ondoren, jabeek beren lanak jaso ahal izango dituzte bertan.
Argibide gehiagorako, Udal Kultura Sailagaz harremanetan ipintzerik badago honako bitartekoen bidez: 946 775 541 telefonoa eta kultura@plentzia.eus posta elektronikoa.