Arkote arraun-taldearen 60. urtemuga ospatzeko lantaldea osatu gura dute

Iker Rincon Moreno 2020ko mar. 11a, 12:36

Plentziako Arkote arraun-taldeak 60 urte beteko ditu aurten. Urtemuga hori ospatzeko, askotariko ekitaldiak egin gura dituzte urtean zehar. Horretarako, antolaketa-lan horietaz arduratuko den askotarikoen lantaldea osatu gura dute Arkotekoek, "ahalik eta ikuspuntu anitzena izateko".

Arkote arraun-taldearen urteurrena antolatzeko ahalik eta pertsona gehien bildu gura dute arduradunek, "egingo diren ekitaldiek ahalik eta ikuspuntu anitzena izan dezaten". Izan ere, taldeko zuzendaritzak jakinarazi duenez, 60 urte hauetan arraun-taldetik igarotako arraunlari, entrenatzaile, zuzendaritza-kide, prestatzaile, guraso, jarraitzaile eta bestelakoen bizipenak bildu gura dituzte. Hala, "belaunaldi ezberdinen esperientziak urteurrenean islatuak geratzea nahi dugu".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun