Luzamendua zaurgarritasun-egoeran daudenei aplikatzen zaie, alegia, hiru kasu hauetakoren batean daudenei:
- Zorduna langabezian gelditu bada edo, enpresaria edo profesionala
bada, diru-sarrera edo salmenten galera handi bat jasan badu (gutxienez %40koa). - Eskaera egin aurreko hilabetean, familia-unitateko kide guztien diru-sarrerak ez
baziren OAEAP baino hiru bider handiagoak (1.653,52 euro). Muga hori handitzen
joango da familia-unitateko pertsona nagusien, adin txikikoen eta ezgaitasuna
duten pertsonen arabera. - Hipoteka-zorra eta oinarrizko gastu eta hornidurak familia-unitatearen diru-sarrera garbien %35 baino handiagoak badira.
- Osasun-larrialdiaren ondorioz, familia-unitateak aldaketa esanguratsua jasan badu
bere egoera ekonomikoan etxebizitza bat eskuratzeari dagokionez. Hori
gertatuko da hipotekak familiaren errentan duen karga gutxienez 1,3 bider
handiagoa denean.
Errolda-ziurtagiria eskatzeko, udalaren webgunean dagoen eredua deskargatu eta behin ondo beteta (16 urte edo gehiago dituzten etxeko guztien sinaduragaz eta NAN zenbakiagaz), udala@plentzia.eus helbidera bidali.
Luzamendu-eskaerak aurkezteko epea alarma-egoera amaitu eta hamabost egunera artekoa izango da.